ANFITRIOIAK

Euskal Kostaldeko Geoparkea

Ekoturismoa garapen turistikoaren eredu gisa

Ekoturismoa da Euskal Kostaldeko Geoparkearen turismo eredua. Geoparkeak bere garapenaren erdigunean jartzen du ondarea, eta kontserbazioa eta dibulgazioa dira garapen horren motorrak. Ondarean oinarritutako errekurtso eta produktu turistikoak modu iraunkor batean kudeatzea da gure ekoturismo eskaintzaren helburua, Debaren, Mutrikuren eta Zumaiaren garapenerako.

Geoparkea Soy Ecoturista-ri atxikitako Euskadiko lehen helmuga izan zen, 2019an sare horretan sartu zenean bere lehen erakunde laguntzaileen eskutik. Geoparkeak aktiboki parte hartzen du Ekoturismoaren Euskal Sarean eta Geoparkeen Espainiako Foroan. Erreferentziazko helmuga gara bi testuinguruetan eta geoturismoa garatzeko eredua gara.

Europako Geoparkeen  Sarearen eta Munduko Geoparkeen Sarearen parte da 2010. urtetik, eta UNESCOren Munduko Geoparke izendatu zuten ofizialki 2015ean. UNESCOren figura eta indarrean dauden babes-neurriak funtsezkoak izan dira akoturismoan oinarritutako turismo-eredu bat garatzeko, bisitarientzat erakargarri eta ingurunea errespetatzen duen helmuga bat sortuz. 

Geoparkeak hainbat naturagune babestu biltzen ditu, hala nola, Deba-Zumaia Itsasertzeko Paisaia Babestua eta Natura 2000 Sarearen barruan dauden Kontserbazio Bereziko hiru eremu (Urolaren Itsasadarra, Arno eta Izarraitz). 

Ekoturismoan sinesten dugu, gurea bezalako lurralde txiki bat ezagutzeko formula jasangarri eta egoki gisa. Lurraldeko naturaguneak eta biodibertsitatea hobetzera bideratuta dagoen eta biztanleekiko eta tokiko kulturarekiko errespetuzko eredu turistikoa proposatzen dugu. 

Geologiaz haratago

Mutriku, Deba eta Zumaia udalerrien arteko 13 kilometroko itsaslabarrek Lurraren 60 milioi urte baino gehiagoko historia erakusten dute, eta Lurraren historiako pasarte garrantzitsuenetako batzuk gertutik ezagutzeko agertoki paregabea dira. Oso aztertuak dauden bi fenomeno geologikoak, flyscha eta karta, bereizten dute geoparke hau, itsasertzeko itsaslabarretatik barnealdeko haranetarako trantsizioa oso kilometro gutxitan gertatzen delako berezitasunarekin. 
 
Zumaian, meteorito baten eraginez dinosauroen desagerpenaren teoria garatzeko balio izan zuen harkaitz-geruza fin bat ikus daiteke (Kretazeoaren eta Paleogenoaren arteko muga markatzen duena, K/T muga ere esaten zaioen), eta, autoz hamar minutu eskasera, Debak Historiaurreko Bailaran (HAB) ibiltzeko eta arku kantauriar osoko aztarnategi paleolitikoen kontzentrazio eta dentsitate handiena duen ingurune batean murgiltzeko aukera eskaintzen du. 

 

MUY GIPUZKOA

Gipuzkoa eta ekoturismoa

Gipuzkoa benetako paradisu naturala da, non, naturagune zabalez gain, paisaia hipnotikoak gordetzen dizutzen txoko ezkutuekin harritu ahal izango zaren. Lurralde OSO NATURALA  da, eta naturak bere izaera markatu du eta markatzen jarraitzen du. Kantauri itsasoak, haran sakonek, ibai emaritsuek eta mendiek definitzen dute gure izateko eta bizitzeko modua.

Kostaldearen 86 kilometrotan, mendiak itsasoraino iristen dira, honen bultzadari eusteko itsaslabarrak eratuz, kilometrotako hondartzak eta kala dotoreak babesten edo badia zoragarriak sortzen dituzten bitartean. Barrualdean, mendiez osatzen dute Gipuzkoako paisaia eta izaera. Haranak eta ibaiak, basoak eta bidezidorrak, parke naturalak eta mota guztietako ekosistema babestuak daude. Kolore berdea lurralde osoan zehar hedatzen da itsasoraino, eta han urdina edo grisa nagusituko dira, une bakoitzeko zeruaren arabera.

Gure azaleraren %20 Naturgune Babestu gisa katalogatuta dago, baina zuhaiztiek guztizkoaren %62 hartzen dute (zuraren produzkioa nagusi den Finlandian, aldiz, %65era iristen da). Lurraldea ez ezik, gure izaera plural, abegitsu eta berezkoa ere eratu duen natura horretaz erabat gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

 

EUSKADI BASQUE COUNTRY

Ekoturismo esperientzia itzela

tLurralde honetako hirien kulturak eta dinamismoak bisitari guztiak liluratzen ditu, baina Euskadi, batez ere, NATURA da. Natura hori batez ere paisaietan eta kolore bizietan azaleratzen da. Baliabide natural ugarik aukera ematen dute Euskadi ekoturismoaren helmuga bihurtzen duten jarduera eta esperientzia ugari praktikatzeko. Ekoturismoko hamaika jarduera aurkituko dituzu: naturako argazkigintza; hegaztien, ugaztunen eta zetazeoen behaketa; natura-ingurunea interpretatzeko ibilbideak; ibilbide geologikoak; edo milaka urteko herri baten tradizioak ezagutzea eta haietaz gozatzea, besteak beste. 

Euskadik ingurumen-balio handiko lurralde zabala du: parke naturalak, Natura 2000 Sarea, aipatutako Euskal Kostaldeko Geoparkea edo Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, hau da, azalera osoaren %23. Inguru horietan paseatzea eta horietaz gozatzea eta leku pribilegiatu horiek mantentzen laguntzea dira Euskadi aukeratuz gero goza ditzakezun

 proposamen iradokitzaileenetako batzuk. Hemen, naturarekin eta tokiko kulturarekin konprometitu ahal izango zara, naturaguneetan turismo arduratsu batean parte hartuz. Ekoturismoa da gure nortasun-ikurra.   

Horregatik guztiagatik, Euskadik Daimielen 2016ko Ekoturismoko Adierazpenera atxiki zen, eta 2019tik dago Espainiako Ekoturismoko Elkartean, Basquetourren, Euskadiko Turismo Agentziaren, Euskadiko Ekoturismoko Sarea sustatzen duen erakundearen eta Euskadiko Ekoturismoko Foroaren bidez, 2018tik urtero egiten dena. Euskadik ekoturismoaren alde egindako apustu sendoa agerian geratzen da hiru helmuga atxiki zaizkiolako Soy Ecoturista produktu-klubari: Euskal Kostaldeko Geoparkea, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba eta Vitoria-Gasteiz (ziurtatutako ekoturismoko lehen hiri-helmuga). Bestalde, guztira, 68 enpresa AKTIBA eta NEKATUR sareetan ere aktiboki parte hartzen dute hiru helmuga horietan eta Euskadiko beste gune babestu batzuetan


WordPress Lightbox