IRAUNKORTASUNAREKIKO GURE KONPROMISOAK

Iraunkortasuna da ekoturismoaren ardatz nagusietako bat. Horregatik, gure helburua da Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarrak eragin posibiboa izatea eta tokiko kontserbazioan eta garapenean laguntzea; bereziki Euskal kostaldeko Geoparkean ospatzen delako, jasangarritasunaren aldeko apustu sendoa egiten duen lurraldean.  

BATZAR KARBONO NEUTRALA

Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarra Karbono Neutrala izango da, eta biltzarrean sortutako karbpno-aztarna kalkulatuko du. Aztarna konpentsatu eta egiaztatu egingo da, erakundeak sortutako emisioak neutralizatzen dituela eta sortutako emisio berriak  konpentsatzen dituela ziurtatzeko.

KOTSERBAZIO PROIEKTU BATERAKO EKARPENA

Ekoturismoak aukera ematen die lurraldeei tokiko komunitateen garapen jasangarrian laguntzeko, balio naturalen eta giza jardueraren arteko oreka mantentzen baitute. Horregatik, inskripzioetan bildutako zenbatekoaren ehuneko bat, dagokion atalean aurrerago azalduko den bezala, Euskal Kostaldeko Geoparkean natura kontserbatzeko edota tokiko garapenerako proiektuak diruz laguntzeko erabiliko da.

 

GEOPARKEKO ENTITATE LAGUNTZAILEAK

Geoparkeko entitate laguntzaileak diren enpresak lehenesten ditugu. Jasangarritasun-bereizketa horrek lurraldean garatzen diren produktuei eta zerbitzuei balioa ematen die, kalitateari, iraunkortasunari eta tokiko kontserbazioari eta garapenari laguntzeko irizpideei jarraiki. 

TOKIKO PRODUKTUA ETA KALITATEZKO GASTRONOMIA

Biltzarrean zehar, hain bereizgarri dugun gastronomia kalitate goreneko tokiko eta sasoiko produktuen bidez egongo da presente. Gainera, Geoparkeko udalerriek establezimendu ugari dituzte, hala nola, tabernak, jatetxeak eta erretegiak, bisitari guztien gozamenerako.

Azken batean, UNESCOk aintzatetsitako lurralde hau erakutsi, dastatu eta zaintzeko modu bat da.

GARRAIO PUBLIKOAREN ERABILERA SUSTATU

Biltzarkideak garraio publikoan irits daitezen sustatzeko eta Euskal Kostaldeko Geoparkean ibilgailu pribatuaren erabilera minimizatzeko, garraio publikoan mugitzeko aukerei buruzko beharrezko informazio guztia emango da. ico.

Kontsuta ezazu nola iritsi Batzarrera

MATERIALAK ETA HONDAKINAK

Batzarrean zehar, materialak berrerabiltzearen eta material birziklatu, berrerabili eta ekologikoetatik datorren materiala erostearen aldeko apustua egiten dugu, ahalik eta plastiko gutxien erabiltzeko, lehengai berriztagarrien erabilera sustatzeko eta hondakinen sorrera murrizteko.

Ahalik eta paper gutxien erabiliko da kongresuko APPari esker. Aplikazio horri esker, biltzarreko egitaraua eta bestelako informazio interesgarria erraz sartu ahal izango da. 

IRAUNKORTASUN IRIZPIDEAK

Biltzarra antolatu eta garatzeko orduan, iraunkortasun irizpideak aplikatuko dira. Espainiako Ekoturismoa helburuaren eta produktu-klubaren ikuspegiarekin jarraitzeko.

WordPress Lightbox