EKOTURISMOAREN VII. NAZIO BATZARRA

Espainiako ekoturismoko enpresa eta helmugetarako erreferentziazko batzarra.

Ekoturismoaren Nazio Batzarra Espainiako Ekoturismo Elkarteak Turismoko Estatu Idazkaritzari eta Parke Nazionalak Erakunde Autonomoari 2019an proposatutako ekimen gisa sortu zen, gure herrialdean ekoturismoa behar bezala garatzeko oinarriak eta irizpideak finkatu behar zirelako inplikatutako eragile guztiekin, eta produktu horrek tokiko garapen jasangarrian eta naturaren kontserbatzioan laguntzen duela ziurtatu behar zelako. Aurreko edizioetan, Ekoturismoaren Nazio Batzarrak sektorearen beharren jarraipena egiteko balio izan du eta inplikatutako eragileek egiten dizutzen sustapen-jaruerak etengabe ebaluatzeko, ekoturimoa produktua Espainian sustatzeko ahaleginak batu daitezen. 

Arrakastaren gakoak helmugetan eta ekoturismoko esperientzietan.

Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarra 2024ko urriaren 22tik (asteartea) 24ra (osteguna) egingo da, Euskal Kostaldeko Geoparkean (Gipuzkoa). Edizio honetan, ekoturismoko helmugen kudeaketan eta benetako ekoturismoko esperientzien diseinuan eta sustapenean arrakastaren gakoak identifikatzen saiatuko gara, eta produktu horien oinarriak aplikatzeari ekingo diogu. Izan ere, produktu hori onuragarrienetako bat da natura- eta kultura-ondareari balioa emateko eta hura kontserbatzeko. Bereziki, ekoturismoaren eskaintza eskariarekin lotzeko tresnak eta estrategiak identifikatzen saiatuko gara: nola erakarri bidaiarien arreta? Nola liluratu ekoturista hainbeste eskaintza turistikoen artean?

Ekotusismoaren arrakastaren gakoak landuko dira, batzarreko lan-guneetan honako gai hauei modu zehatzean helduz:

  • Ekoturismoaren bilakaera, kudeaketa eta bultzada Espainian, Euskal Herrian, Espainia Berdean eta Euskal Kostaldeko Geoparkean.
  • Ekoturismoko esperientziak diseinatzea eta eskaria eraginkortasunez nola lortu. Garatutako eta abian jarritako ekimenen eta proiektuen emaitzak.
  • Geoturismoa.
  • Harrera ahalmena eta mugikortasun iraunkorra kudeatzea ekoturismoko helmugetan.
  • Interpretazioak ekoturismoan duen garrantzia. Interpretazio eraginkorrerako tresnak eta gakoak.

Kontratazio mahaia

Batzarrak kontratazio mahai bat izan ohi du, nazioarteko bidaia agentzia espezializatuak Espainiako ekoturismoko helmugak eta esperientziak erakusteko aukera emango diena. Horretarako, biltzarkideen- enpresen eta helburuen kudeatzaileen- hautaketa bat egongo da, beren ekoturismo eskaintza erakusteko.

 Mahai honek Turespaña, Basquetour, Espainiako Ekoturismo Elkartea eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen babesa du, eta urriaren 21ean izango da, arratsaldez, Batzarraren egoitzan.

Euskal Kostaldeko Geoparkeko eta Euskal Herriko ekoturismo eskaintza ezagutu.

Biltzarraren egitarauak hainbat bisita gidatu biltzen ditu jardunaldi teknikoen bi eguntean. Euskal Kostaldeko Geoparkearen erakargarritasun ekoturistiko nagusiak ezagutzeko eta anfitrioiaren helmugaren ekoturismo bermatuaren eskaintza nola antolatu eta kudeatzen den jakiteko.

Azken eguna landa-irteera bat egiteko gorde da. Euskadin ziurtagiria duten beste helmuga, gune babestu eta ekoturismo-enpresa batzuek egindako lana bertatik bertara ezagutzeko. .

 

Batzarra Euskal kostaldeko Geoparkean

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA

Euskal Kostaldeko Geoparkeak apustu sendoa egiten du ekotusismoaren alde (edo geoturismoaren alde, geoparke batean kokatuta egonik) lurraldearen garapen turistikorako eredu gisa. Lurraldearekiko arduratasua eta errespetuzkoa den turismoa, betiere turismo-sektorearekin eta ingurumen- eta turismo-administrazioarekin batera lan eginez. Eskaintza ondaren naturalaren eta kulturalaren interpretazioan oinarritzen du, eta bisitariei zein tokiko herritarrei, ikastetxeei eta beste erakunde batzuei zabaltzen die. Euskadik 2019an Espainiako Ekoturismoa produktu-klubera atxiki zen lehen helmuga izan zen, 19 erakunde laguntzaileekin eta esparru horretan egindako lanarekin batera, Euskadi erreferente gisa eta Espainiako Geoparkeen sarean. Guar egun, 24 entitate laguntzaile ditu, turismo-zerbitzu enpresa eta alojamenduen artean.

EUSKADI

Euskadik ingurumen-balio handiko lurralde zabala du, eta natura babesteko edo nazioartean aintzatesteko figuraren baten pean dago horren %23a: parke naturalak, Natura 2000 Sarea, Geoparkea edo Biosfera Erreserba. Euskadi erreferente bat da Espainian ekoturismoa bultzatzeko, hainbat ekimen eta tresnaren bidez, hala nola Euskadiko Ekoturismo Sarea. Euskadiko Ekoturismo Foroa eta Espainiako Ekoturismoa produktua sustatzeko eta bultzatzeko hainbat ekintza, Espainiako Ekoturismo Elkartearekin lankidetzan. Erakunde horretan dago Euskadi, Basquetourren, Euskal Kostaldeko Geoparkearen, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren, Vitoria-Gasteiz, Nekatur eta Aktibaren bitartez. 

Antolatzaile ofizialak

WordPress Lightbox