BISITA GIDATUAK

Urriaren 22an, arratsaldez, eta urriaren 23an, goizez, Ekoturismo esperientzia interesgarriak bizi ahal izango dituzu Euskal Kostaldeko Geoparkean, Lurraren historia et euskal kulturaren funtsa ezagutzeko aukera emango dizutenak.  

GARRANTZITSUA: Biltzarkideek aukeren artean hautatuko dute egunero, kongresuaren aplikazioaren bidez. Jarduera bakoitzeko taldeak aldez aurretik izena emateko hurrenkeraren arabera osatuko dira, taldea osatu arte.

1 AUKERA: Santutegi geologikoa (oinez eta itsasontziz) eta euskal kultura. Zumaia

Bisita honetan, planetako santutegi geologiko handienetako baten sekretuak ezagutuko ditugu, lehenik oinez eta gero itsasontziz. Gidari espezializatu baten eskutik, geologiaren mundura hurbilduko gara eta haitzetan dinosauroen desagertze handia edo Lurraren aldaketa klimatikoak bezalako gertaerak ezagutuko ditugu. Bisitak itsaslabarrak zeharkatzen ditu, azaleratze harritsuaren aurrean jartzen gaitu bere perspektiba ikusgarrienaz gozatzeko. Gainera, Zumaiako hirigune historikoan barrena ibiliko gara oinez, Europako kulturarik zaharrenetako baten zertzeladak ezagutzeko. Euskal kultura, hizkuntza, mitologia, kirol eta tradizioen alderdi ezezagunak ezagutuko ditugu. Iraupena: 3 ordu

2 AUKERA: Historiaurreko Bailaran ibilaldia. Deba

HAB jada desagertuta dagoen mundu bat deskubritzeko gonbidapena da, unibertso liluragarri batera eramaten  zaituen ibilbide bat, gure jatorrirako bidaia bat. Duela ez asko bizitza erabat desberdina zen. Gure arbasoak klima hotzean bizi ziren, kobazuloetan eta kanpalekuetan kanpatzen zuten, eta ehiza zen haien bizi-euskarri nagusia. Mundu animalia eta arriskutsua zen,  non bisonteak, mamutak, elur-oreinak, otsoak, lehoiak eta hartzak gizakiekin bizi ziren… Ibilbidean zehar pieza arkeologikoen eta paleontologikoen erreplikak aurkituko ditugu, baita bailarako ikonografian inspiratutako eta 50 euskarritan bildutako eguneroko eszena xeheen irudiak ere. Murgildu zaitez aire zabaleko museo honetan! Iraupena: 2 ordu eta autobuseko joan-etorria

3 AUKERA: Flysch beltza eta Mutrikuko hirigune historikoa. Mutriku

Bisita honetan flysch beltza ezagutuko dugu, Euskal Kostaldeko Geoparkeko flysch zaharrena, eta, beraz, behatzeko eta aztertzeko konplexuena. Mutrikun, Nautilus Interpretazio Zentroa bisitatuko dugu bere fosil bilduma interesgarriekin. Gune txiki honek munduko bilduma paleontologiko garrantzitsuenetako bat biltzen du. Ondoren, Mutrikuko kaleetan barrena ibiliko gara euskal kostaldeko herri marinelen historiaren zati bat ezagutzeko. Mutrikuk gure kostaldean hobekien kontserbatutako hirigune historikoetako bat gordetzen du. Monumentu Multzo izendatua, interes historiko eta artistiko nabarmeneko etxek eta jauregiak ditu, euskal itsasgizon handien familia eta balentria garrantzitsuen istoriak gogora ekartzen dituztenak, baina baita portu inguruan bizi izan diren arrantzale anonimo eta emakume indartsuenak ere. Iraupena: 2 ordu eta autobuseko joan-etorria  
WordPress Lightbox