ESPERIENTZIAK TRUKATZEA

Ekoturismoan izandako esperientziak eta arrakasta-kasuak trukatzeko gunea.

Gune honetan, urriaren 23an, asteazkena, 15:30etik 18:30era, batzarrera bertaratutako ekoturismoko enpresariek eta ekoturismoan espezializatutako helmugen kudeatzaileek esperientzia eta kasu arrakastatsuak ezagutu ahal izango dituzte.

Euren esperientziak azaldu nahi dituzten biltzarkideek kongresuan izena emateko formularioan adierazi beharko dute, irailaren 20a baino lehen (izen-emateak irailaren 3an irekitzea aurreikusten da), eta bertan egin ahal izango dituzte proposamenak, aurrez ezarritako formatu baten arabera. Proposamenak bat etorri beharko dute “Arrakastaren gakoa helmugetan eta ekoturismoko bidaietan” leloarekin eta/edo kongresuko mahai-inguruetako gaiekin (Ikus programa):

 

  • Ekoturismoko esperientziak diseinatzea eta eskaria eraginkortasunez nola lortu. Garatutako eta abian jarritako ekimenen eta proiektuen emaitzak.
  • Geoturismoa.
  • Harrera ahalmena eta mugikortasun iraunkorra kudeatzea ekoturismoko helmugetan.
  • Interpretazioak ekoturismoan duen garrantzia. Interpretazio eraginkorrerako tresnak eta gakoak.

Batzarraren antolakuntzak 16 esperientzia hautatuko ditu, gehienez, orain arte lortutako interes, ibilbide eta emaitza handieneko proposamenen* artean. Hautatutako biltzarkideek hamar minutu izango dituzte beren kasua kontatzeko, eta, ondoren, batzarraren webgunean egogo dira eskuragarri..

*Enpresen zortzi esperientzia hautatuko dira gehienez. Hautatutako esperientziak posta elektronikoz jakinaraziko zaizkie hautatuei irailaren 23tik 26ra bitartean.

 

Animatu parta hertzera eta zure esperientzia kontatzera!

Hona hemen aurreko edizioko esperientziak:

WordPress Lightbox