KONTRATAZIO MAHAIA

Batzarra, Espainiako ekoturismoaren nazioarteko erakusleihoa.


Ekoturismoari buruzko VII. Nazio Batzarrak Espainian ekoturismoko eta naturako helmugak eta esperientziak eskaintzeko interesa duten nazioarteko operadoreekin harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen du. Turespañak gonbidatuko ditu nazioarteko operadoreak atzerrian dituen bulegoen bitartez.

Topaketak kontratazio mahai batean egingo dira (business to business meeting), urriaren 21ean, 17:00etatik 20:00etara, Zumaiako (Gipuzkoa) Kultur Etxeko Osford aretoan.

Turespaña, Basquetour eta  Euskal Kostaldeko Geoparkearen laguntzari esker, operadore horiek bidaia bat egingo dute  Batzarraren aurreko egunetan, Euskadiko ekoturismoaren eskaintza ezagutzeko, eta, bereziki, helmuga anfitrioiarena, Euskal Kostaldeko Geoparkearena, ekoturismoko helmuga horien balio naturalak eta kulturalak eta enpresa espezializatu eta konprometituek eskainitako zerbitzuak modu arduratsuan ezagutzera bideratutako bidaia-programa baten bidez.

mesa de contratación del congreso de ecoturismo
WordPress Lightbox