KONTSERBAZIO-PROIEKTUA

 BATZARRAK NATURA ZAINTZEKO PROIEKTU BAT BABESTEN DU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN: BASO-IGEL IBERIARRA 

imagen de una rana patilarga sobre una roca Ekoturismoaren ezaugarri nagusietako bat lurraldeko biodibertsitatearen kontserbazioan egiten duen ekarpena da. Izen-emate guztien zati bat Euskal Kostaldeko Geoparkean Baso-igel iberiarra kontserbatzeko ikerketa proiektu bat diruz laguntzeko erabiliko da.

Baso-igel iberriara penintsulako iparraldea eta mendebaldea hartzen dituen endemismo iberiar bat da, Galiziatik Gipuzkoaraino, Erdialdeko Iberiar Sistemako eta Extremadurako iparraldeko mendietan dagoen hegoaldeko mugarekin. Bere habitata bigarren mailako errekak eta substratu harritsuaren gaineko ur-putzuak dira, eremu menditsuetan (2.400 metrora arte), erriberako landaredia ondo kontserbatuta dagoen lekuetan.

Tamaina txikiko espezie bat da — 7 cm inguruko luzera izan dezake, baina tamaina normalena 5 cm-koa da — eta, oro har, emeak arrak baino handiagoak dira. Aktiboa da gauez zein egunez, eta intsektuak, moluskuak eta araknidoak jaten ditu. Udaberrian ugaltzen da eta emeek 400 arrautza erruten dituzte.

Kontserbaziorako mehatxu nagusiak bere habitata desagertzea eta baso-landaketak dira. Sartutako arrain-espezie batzuk eta bisoi amerikarraren presentzia ere mehatxu dira haien populazioentzat. Ondorioz, Baso-igel iberriara ia arriskuan dago UICNren Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian. Euskadin “Kaltebera” gisa katalogatuta dago Espezie Mehatxatuen Zerrendan.

Testuinguru horretan, duela gutxi, 2024ko udaberrian, Baso-igel iberriar populazio bat aurkitu da Euskal Kostaldeko Geoparkearen mendebaldeko muturrean dagoen erreka batean. Horrek Geoparkea Kantauri itsasoko ekialdeko banaketa-muga dela dioen teoria indartzen du, eta, horregatik, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaintza zerbitzuak espeziearen banaketa-eremua eguneratzeko ikerketa bat proposatzen dute Mutriku, Deba eta Zumaia udalerrietako mendiko 14 errekastotan.

Helburua igel honen populazioak mantentzen dituzten eta kontserbazio egoera onean dauden haran hondoko baso eremuak identifikatzea, anfibio txiki honen biziraupenerako ezinbesteko baldintza. Eremu horiek identifikatzeak, epe labur eta ertainean, habitata kontserbatzeko neurriak hartzeko aukera emango du, eta, epe luzeagoan, espeziearen jarraipena bermatuko duten lurraldea planifikatzeko tresnak hartzea.

WordPress Lightbox